Páginas

viernes, 27 de enero de 2012

Maitasunaren jatorria - the origin of love


Maitasunaren jatorriaz mintzatzen den istorioa. Gizakiak, aspaldian, munduaren hasieran, borobilak ziren. Borobil perfektuak. Handiusteak eta bakartiak. Ez zuten inoren beharrik. Ezta desiorik ere. 
Baina liskarretan ibiltzen ziren beti. 
Azkenean, jainkoak gure harrotasun eta tirabira guztiekin aspertuta, erditik ebaki gintuzten. 
Ordutik, ez gara perfektuak. Zirrikituak eta akatsak ditugu. Eta bestearen beharra daukagu. Bestea bilatzen dugu. Desiratzen dugu, maitatzen dugu.
Beste guztien artean bestelakoena. 

Hau da ebakuntza horren istorioa. Sexuarena
Maitasunarena




Pelikula: "Hedwig and the angry inch"

2 comentarios:

  1. So they could watch all around them
    As they talked; while they read.
    And they never knew nothing of love.
    It was before the origin of love

    oso polita kanputxana

    ResponderEliminar
  2. Aupa Angela, segi bilatzen hau bezalako kantak. Oso polita da eta. Marrazkiak ere izugarriak iruditu zaizkit.

    ResponderEliminar