Páginas

martes, 7 de febrero de 2012

Ezin dut... edo "ikasitako indefensioa".

Ikasitako Indefentsioa, edo ikasitako porrota. Pertsona batek erronka baten aurrean emaitza txarra lortzen duenean, behin eta berriro, porrot egiten ikasten du. 
"Ez dakit."
"Ez dut lortuko."
"Zertarako saiatu? Hau ez da niretzako, ez naiz gai." 

viernes, 27 de enero de 2012

Maitasunaren jatorria - the origin of love


Maitasunaren jatorriaz mintzatzen den istorioa. Gizakiak, aspaldian, munduaren hasieran, borobilak ziren. Borobil perfektuak. Handiusteak eta bakartiak. Ez zuten inoren beharrik. Ezta desiorik ere. 
Baina liskarretan ibiltzen ziren beti. 
Azkenean, jainkoak gure harrotasun eta tirabira guztiekin aspertuta, erditik ebaki gintuzten. 
Ordutik, ez gara perfektuak. Zirrikituak eta akatsak ditugu. Eta bestearen beharra daukagu. Bestea bilatzen dugu. Desiratzen dugu, maitatzen dugu.
Beste guztien artean bestelakoena. 

Hau da ebakuntza horren istorioa. Sexuarena
Maitasunarena




Pelikula: "Hedwig and the angry inch"

jueves, 26 de enero de 2012

Ez kontatu ipuinik!

Izugarri gustatzen zaizkit ipuinak, betidanik. 

Ikaslea nintzenean beti eramaten nuen ipuinen bat motxilan. Hain gustukoak ez nituen matematika saioetan ere aurkitzen nuen irakurtzeko tarteren bat, zenbakiak alde batera utzirik, liburu baten orrialdeetan murgilduz.

Gora ipuinak! 
Beno, hala ere, ez harritu liburu hau gomendatzen badut:
"No les cuentes cuentos" . CEAPA  -Confederación Española de Asociaciones de Padres y Madres de Alumnos-  elkarteak argitaratua:

"Este cuento está diseñado para que los padres y madres hablen sobre la sexualidad y la reproducción con sus hijos e hijas desde edades muy tempranas. Desde CEAPA creemos que es importante que a partir de los tres años, niños y niñas aprendan a hablar de sexualidad con naturalidad en familia. Son una excelente excusa para hablar, escuchar y dialogar. Para contar todo lo que se sabe, que seguro que es mucho, tanto de la realidad propia como de otras realidades y sobre todo para dejar la puerta abierta a seguir hablando de muchos otras temas tanto ahora como más adelante."
Material oso interesgarria da, bai guraso bai haur hezkuntzako irakasleentzat.

Izan ere, maitasuna eta haur bat izatearen desioa, ez al da ipuin zoragarria?

Frustrazioak...

Humore pixka bat besterik ez da, noski!
Izan ere, pelikulak (bai pornoak bai disney-koak) fantasia dira, bideojoko, komiki, eta ipuinak bezala. Fantasia kalte egin baino, askatzailea dela esango nuke. Gure eguneroko monotonia, ardura eta normaltasunetik "salbatzen" gaitu. Ez ditu mugarik. Printze urdinak eta ehem, bestelako pertsonaiak aurkitu ditzazkegu fantasian. Dena da posible.

Baina fantasiak, fantasia dira.


Beste kontua, fantasia desio bilakatzea izan daiteke.