Páginas

viernes, 27 de enero de 2012

Maitasunaren jatorria - the origin of love


Maitasunaren jatorriaz mintzatzen den istorioa. Gizakiak, aspaldian, munduaren hasieran, borobilak ziren. Borobil perfektuak. Handiusteak eta bakartiak. Ez zuten inoren beharrik. Ezta desiorik ere. 
Baina liskarretan ibiltzen ziren beti. 
Azkenean, jainkoak gure harrotasun eta tirabira guztiekin aspertuta, erditik ebaki gintuzten. 
Ordutik, ez gara perfektuak. Zirrikituak eta akatsak ditugu. Eta bestearen beharra daukagu. Bestea bilatzen dugu. Desiratzen dugu, maitatzen dugu.
Beste guztien artean bestelakoena. 

Hau da ebakuntza horren istorioa. Sexuarena
Maitasunarena




Pelikula: "Hedwig and the angry inch"

jueves, 26 de enero de 2012

Ez kontatu ipuinik!

Izugarri gustatzen zaizkit ipuinak, betidanik. 

Ikaslea nintzenean beti eramaten nuen ipuinen bat motxilan. Hain gustukoak ez nituen matematika saioetan ere aurkitzen nuen irakurtzeko tarteren bat, zenbakiak alde batera utzirik, liburu baten orrialdeetan murgilduz.

Gora ipuinak! 
Beno, hala ere, ez harritu liburu hau gomendatzen badut:
"No les cuentes cuentos" . CEAPA  -Confederación Española de Asociaciones de Padres y Madres de Alumnos-  elkarteak argitaratua:

"Este cuento está diseñado para que los padres y madres hablen sobre la sexualidad y la reproducción con sus hijos e hijas desde edades muy tempranas. Desde CEAPA creemos que es importante que a partir de los tres años, niños y niñas aprendan a hablar de sexualidad con naturalidad en familia. Son una excelente excusa para hablar, escuchar y dialogar. Para contar todo lo que se sabe, que seguro que es mucho, tanto de la realidad propia como de otras realidades y sobre todo para dejar la puerta abierta a seguir hablando de muchos otras temas tanto ahora como más adelante."
Material oso interesgarria da, bai guraso bai haur hezkuntzako irakasleentzat.

Izan ere, maitasuna eta haur bat izatearen desioa, ez al da ipuin zoragarria?

Frustrazioak...

Humore pixka bat besterik ez da, noski!
Izan ere, pelikulak (bai pornoak bai disney-koak) fantasia dira, bideojoko, komiki, eta ipuinak bezala. Fantasia kalte egin baino, askatzailea dela esango nuke. Gure eguneroko monotonia, ardura eta normaltasunetik "salbatzen" gaitu. Ez ditu mugarik. Printze urdinak eta ehem, bestelako pertsonaiak aurkitu ditzazkegu fantasian. Dena da posible.

Baina fantasiak, fantasia dira.


Beste kontua, fantasia desio bilakatzea izan daiteke. 


miércoles, 25 de enero de 2012

"Lau eskinatxo" eta eskola inklusiboa

Gogoetarako ipuina.

Zer esan nahi du "Virgen" ama? eta beste galderak...

Haurren galderak beti erantzun behar dira? Gure senak baietz esaten digu, haur baten barneko gura eta dudak asetu behar ditugula. Orain eta hemen.
Beno, batzuetan bai, agian, baina ez beti.
Eta are gutxiago gure hezitzaile lanean, nire ustez. Hezkuntzaren helburua, azken finean, neska mutilen jakin-nahi eta jakin-mina, kuriositatea, piztea da, suspertzea. Batzuetan ordea, erantzun soilek jakinmin hori itzali dezakete, edo are gehiago, jakin-nahi horren benetako teklak sakatu gabe gera daitezke. Agian ez dugu galdera horren azpian dagoen benetako galdera erantzuten asmatuko. 


Bestalde, erantzunak ematea,erantzunak jasotzea, besterik gabe, ez ditu barneko asmoak asetzen. 
Gelan ere hori ikusten dugula esango nuke. "Nolakoak ziren dinosauroak?", galdetu dezake ni bezalako andereñoak (eta nik neuk, ze demontre!) "Handiak eta txikiak", erantzungo dute, ziurrenik, aho batean. Erantzuteko trebatzen ditugulako haurrak.
Baina galderak egiteko, sortzeko eskatzen badiezu,... hor asten dira komeriak. Galderak? Guk?? Ba bai, galderak egitea oso interesgarria da, gure ingurua ezagutzeko grina pizten dute galderek, erantzunak bilatzeko gogoa hain zuzen. Eta ez dago jakintza garrantzitsuagorik, norberak aurkitzen duena baino, norberak sortzen duena. Badakigu haurrak galderaz beteta daudela, hori ezingo dugula edonola gelditu, ezta nahi ere. Baina erantzunen bilaketan, norbanakoaren prozesu horretan, asetzen dira dudak. 

Bilaketa horretan, bestalde, ez dira erantzunak bakarrik aurkitzen, galdera berriak ere sortzen dira. Hor dago koxka. Galderak eta galderak. Galderei esker asmatu izan zuten, seguruenik, gurpila gure lehen gizakiek. 
Guk ere, haien antzera, mundua ulertzeko nahi eta behar horretan jarraitzen dugu. 

tipi-tapa

Tipi-tapa, bizitza pauso txikiz ibiltzen da. 
Batzuk errezak dira, bide lau eta ezagunetan. Beste batzuk ordea, aldapan gora eta harri koxkorrez beteta dauden bideetan egiten dira. Badira ere beldur pixka bat ematen duten pausoak, argi itzalez betetako bideak sortzen dituztenak. 


Pausotxo hauek ordea, irrikaz betetako pausu zalantzatiak dira. Irrika, TIKak ez direlako etorkizuna, orainaldia baizik, eta gehiegi itsaron dut bide honetan aurrera atzera egin gabe. Zalantzati, ez direlako errezak. 
Espero dut lur eremu hauek seguru eta sendo mantenduko nautela, nik aurrera egiten dudan bitartean.